XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rima, biñaka darabil; eta biñako bakoitzean aldatu egiten du - oso Iztueta`ren oiturako gauza; ortan zaldibiarra oso maisu bait zan....

FESTA-BIARAMUNA Ikustagun beste eredu bat, neurri arrunt oietatik puska bat baztartzen dana; eta baztartu, musikaren indarrez; musikaren indarra ritmo-kontuan oso gogoan euki bearreko gauza bait da musika, musikaren konpasa, naiz-ta bere izaeraz, musikaren kunpasa ta bertsoaren ritmoa, beti-beti ta oso-oso alkarrekin ados ez ibilli -.

Nolanai dala, zenbait kantaen ritmoa, asko aberastu izan da musikaren indarrez, musikaren ritmoaren konpasaren indarrez.

Dana dala, gure ritmozko sail aberatsean, sallaren aberastasuna musikatik dator asko.

Arritzeko gauza da, izan ere, gure olerkarien eta gure bertsolarien artean dagon ez-berdintasuna gai ontan: zenbatez aberatsago dan bertsolarien ritmo-salla, idatziz ari izan diran olerkarien aldean, zenbat aberatsago, musikari jarraituaz ari izan diran bertsolariena.

Iñungo olerkariri, adibidez, etzitzaion sekulan ere buruan jaioko, Bilintx`en Nagusi jauna`ren ritmoa, Bilintx`i, musikari jarraikiz, jaio zitzaion bezela, eta berdin Kontzezi`riren ritmoa, Iztueta`ri....

Ikusi besterik ez dago, A. Onaindia`ren Milla olerki ederretan, nolako ritmozko pobrezia azaltzen dan eskribusko olerkarien artean, ritmo-kontuan....

Izan ere, bertsolariak maizago ibilli dira melodiaren bidetik gure melodi aberatsen bidetik olerkariak baño.

Olerkariak, nai gabe ere, zortziko aundi ta zortziko txikira jo izan dute geien-geienean; Milla olerki ederren bilduma, da orren testigu....

Bertsolariak eta antziña-antziñako Kopla Zaarrak dira ritmo-kontuan aberatsenak azken-gizalditako olerkarien aldean benetan aberatsak.

Gero ikusiko degu, antziñako Kopla Zaarren-sailtxo bat.

Bitartean ikustagun, musikaren indarrez ritmoa aberastu duan kanta-pare bat; eta lenengo, Besta-biaramuna deritzan, Elizanburu`rena: .